XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Naparroa Baztan'dik Zigako jaiak.

Urtero bezala aurten ere illabete onen 10'garrenean Zigako errik egin ditu jai eder ederrak bere zaindari Done Lorentzoren omenez.

Done Lorentzo egunian, au da 10'garrenean amarretan Meza nagusia Barzelonako gotzai agurgarri eta euskaldun garbi Irurita'tar Imanol buru zala.

Meza ondorean Gotzai Yaunek Ama Birjiñaren iduri berria erri ontako alaba ospetsu eta aberats Mendiburu'tar Ageda Irigoyenenak atsegiñez eman du bere Eliz maiteari.

Mutil dantza ederrak; txistulari ospetsuak Errazuko Joxe, Arizkungo Antonio eta gure txistulari gazte Imanol ez ziran jotzen nekatu.

Bigarren egunian goiz eta arratsalde pillota jokaldi ederrak.

Goizean ludean Narbarterrak emengoen aurka.

Aunitz aldiz berdindu, luzatu eta azkenian pranko neketan emengoak nagusitu eta irabazi.

Arratsaldean eskuz Narbartear bi emengoen aurka.

Narbartearrak ezin ta obeki arituz batez ere atziñkoa emengoei errax ekendu zieten.

Irugarren gunian artu ziran goizan luzez eta guantizko erriko gazteak eta zarrak.

Yokaldi ederrak egin zituzten naiz batzuek naiz besteak.

Arratsaldean txirringako ibillaldia irabazi zuen S. de Hurdoz'tar Xabierrek.

Arratsaldian mutil dantza, zar eta gazteak.

Yendeketa aundia bildu da aurtengo jaietan erri ontara.

Gaztealdi aundia eta tranbolin nagusiak Zarregi'ko Bartilo eta Soraburuki Bixente ingi egindu ziran beren aperetan.

Iruña

Beldurrez edo gobernukoek nai duten ura dela bide, euskal erriko zazpi egunkari baitu dituzte; zazpi oketarik iru, Iruña'n argitaltzen direnak Diario de Navarra, El Pensamiento Nabarro eta La Tradición Navarra.

Diotenez: Constituzion delako lege gaia zuritu artio ixilik idukiaziko dituela Maura jaun ministroak.

Geroztik; egunkarilariak beste lanpide bati lotu bearko dira; nork daki zenbat illabete bearko duten lege ori zuritzeko! Bizkitartean eman doiztela estatutoaren alde; baldin, orren alde egiten dena, zuzen guztien alde egiten da.

- Iragan igandean, Iruña'tik Elizondora, gazteketa gaitza juan zen abertzaletasun jai andira.

Jai artako berri, nik baño obeki emango dute Baztan'go berri elzalek eta bakarrik aipatuko dut, emen, Iruña'n gertatu zena, Elizondotik itzuli ziranekin.

Amarretan edo Plaza del Castillo delakoan gazte batzu asi omen ziren goraka eta beraka; gora errepublika eta bera estatuto eta bera clero.

Zenbaitzuek joka ere asi bide ziren eta batzokira bildu ziren eta batzokira bildu ziren oiuka eta beraka, baño etziren etxean sartu; unela egon omen ziren iru ordu laurden edo, Goardia zibillak etorri bitartean eta gero tiroak eta lasterkak; oiuak eta arrukaldiak.

Bizpairur orduz unela egon giñen Iruñen, mukizu zenbeitzuen oiu menean; azkenean gobernadore jaunaren aitzi oiu eta itzlari esaka.

Arrigarri da Iruña untan ez daitekela edo ezin dutela jakin, nor ta nor diren gazte oriek asaldatzen dituenak edo berez bere baldin ari badire, zergatik ezin ixilazi dituzten.

Unela ibiliz; estatutoaren aldez lan egiteak jendeak minberatzen baditu, eldu den aldian, elizara sartzeak ere, gaizki artuko dute eta tiro.

Baño, agintariak ¿noren alde daude? guk, esku zuzenik ezpadugu, argi esan dezatela: ibiltzeko, bideak jakin bear dire.

- Gure zinegotzietan bada norbait, aurretaz eta oroitzen dena.

Azken batzarrean batek galdetu zuen, Takonera baztarrean egin dedin aurrendoko pilota joku bat, aintzira edo piscina, bustialdiak artzeko eta zelai andi bat josteta leku gisaz.

Ederki ori!.

- Zenbeit egun beroen ondotik, euria as zuen astelenean eta ala gaude, egun aldi itz baten pean.

Urbiln aldi artio, Jainkoak ala nai duelarik.

Larreko.